XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirurogeiko hamarkadan eman zen arrantza irrazionala izan omen zen gainbehera harrigarri honen zergatia.

2) 1977-1986 bitartekoa Aurreko urteetan jasandako arazoak gutxi bailiran, 1977an, Kanada-k, beste nazio askoren artean, bere jurisdiziopeko urak berrehun miliatara hedatu zituenean, gure arrantzaleak, 1713ko historia errepikatuz, Kanada eta Ternua-ko uretatik at gelditu ziren berriro.

Ternua-ko Flemish Cap eta Banku Handiaren zatitxo bat gelditu zitzaizkien bakarrik.

Horregatik, 1980-1983 bitartean, Administrazio Zentralaren laguntza dela medio, itsasuntzi-ordenazioko egitasmoari ekin zioten.

Emaitzak taulan agertzen zaizkigu: beste hamabi untzi gutxiago, eta arrantza 1970ekoaren %20ra jaitsia.

Lanpostu aldetik ere, izugarrizko aldaketa: 235 lanpostu gutxiago.

2.2. Oraingo egoera 1985ean Espainiak EEErekin Atxekimendu-Tratatua sinatu zuenetik, eta gero aipatuko dugun bezala, EEE da Arrantza-Politika daramana eta ez partaideak.

Bakailao azpisektorearentzat EEEn sartzeak kuotak hobetzea suposatu du, NAFOko uretan 25.000 tonatik 40.000ra pasa bait dira, nahiz eta Svalbard aldean 15.000tik 11.000ra jaitsi.

Pasaian dauden hamabi bikoteek Arguiba elkartea osatu dute, denen artean Espainiari dagozkion kuoten %42a jasoz.

Galizian beste hogeitasei untzi daude hiru elkartetan banaturik.

Orain bi hilabete euskaldunek eta galegoek Arbac izeneko talde berria sortu dute: hemen biltzen dira enpresa gehienak, sektorearen %95 suposatzen bait dute.

Kuotena dela arazorik larriena, esan genezake, aurten Espainiari 55.320 tona adjudikatu dio; hauekin, gutxi gorabehera, 19.000/22.000 tona bakailao berde lehorreratu daiteke.

Kopuru benetan eskasa, gogoratzen badugu, galiziar eta euskaldunen artean hogeitabost bikote direla eta bikote bakoitzak gutxienez 1.200 tona bakailao berdeko arrantza behar dela, ustiapena egokia izateko.

Prezioari dagokionez, 1975eko pezetatan ez da aldaketa handirik eman, ezta gutxiagorik ere.

Azkeneko hamabi urte hauetan izan ditu gorabeherak, baina oraindik 1976ko prezioek jarraitzen dute.